TradizioTEKA

Tradizioen biltokia sortzen dugu

370
Egun geratzen dira
1
Emaile
25000€
50
Helburua 50.000€
 

Gizarte-aldaketek pixkanaka kultura eta nortasuna osatzen duten tradizioetatik, errutinetatik eta sinesmenetatik aldentzea eragiten ari dira. Horrela, ezagutzaren eta denboran zehar metatutako jakituriaren arteko lotura ere ahultzen da. Testuinguru horretan, adinekoek gizarteari egiten dioten ekarpena eztabaidaezina da, baina sarritan ikusezin eta desbaliotua izaten da. Horregatik, beharrezkoa da hura ezagutzea, lekua ematea eta dagokion tokian kokatzea.

TradizioTEKAren helburua da kultura eta tokiko tradizioak biltzea, adinekoen bizipenetatik, esperientzietatik eta ezagutzetatik abiatuta, eta horiek bilduko dituen webgune bat sortzea "liburutegi" ireki, irisgarri eta partekatu batean: istorioak, ospakizunak, jakintzak, errezetak... Proiektu ireki eta kolaboratibo gisa planteatzen da, tradizioak laguntza eta parte-hartze komunitariorako baliabide bizi bihurtzen dituena, adinekoen bizi-ibilbideak eta ekarpen soziala balioetsiz.

TradizioTEKArako bilketa bi bidetatik egingo da:

Ohiturak bateratzeko eta identifikatzeko tailerrak, talde eta aliantza komunitarioak erabiliz. Tailerrak saio bakarrak izango dira, askotariko parte-hartzaileekin, komunitateari irekiak, eta eskualde geografiko desberdinetan. Horri esker, horien dibertsitate eta desadostasun handiagoak bildu ahal izango dira, bai eta topaketa fisikoek eta horietan sortzen diren harremanek berezko dituzten onurak ere, tokikoak, hurbilekoak.

Webgune irekia, proiektuaren azpiegitura digital gisa jardungo duena, parte-hartzea, kontsulta eta aktibazio komunitarioa erraztuz eta proiektua bizirik eta dinamikoki mantenduz.

Parte hartu nahi baduzu, edo aliantzak, espazioak... proposatu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan, proiektuaren antolakuntzan jartzen baikara.

Proiektuaren egoera: Abian

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €