Futbolak batzen gaitu, beste behin ere

Lamourous zentroan futbolzale asko bizi dira, eta noski, baita Realzaleak ere.

Partidetara joan gara, urtebetetze oso bereziak ospatu ditugu futbolari ohiekin batera, “Experience Match Day” n parte hartu dugu... baina, orain arte, ez dugu esperientzia honetan parte hartu: hasi berria da, baina oso itxura ona du...

Paco, Elena, Coro, Jose Ángel, Miguel, Xanti, Jose Mari eta Josema: futbolarekin hainbat modutan lotutako pertsonak, astero tailerrak partekatzen dituztenak, beren bizitza lotuz eta gogoratuz futbolarekin bizitako uneen bidez. Tailer hauetan oroitzapenak berreskuratu eta partekatzen dituzte eta honela ongizatea sortzen die motibatzen eta gustatzen zaien gai batetik abiatuta. Futbolean oinarritutako erreminiszentzia programa da, beste tailer batzuetan hain eragin positiboa izan duena.

Mitxel eta Bixio lagun ditugu futboleko bidaia honetan, ereserkiak abestuz, unea gogoratu, pertsonak, estadioak, jokaldiak, topaketak...

Bizitzen ari garena kontatuko dizuegu.

 

Proiektuaren egoera: Abian

Interesgarria izan daitekeen beste proiektu batzuk

Zaintzailea lagundu eta formatzen

Bada esaera bat: "inor ez da jakinda jaiotzen". Beraz, eegoera berrien aurrean, ikastea da propioa.

Menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileak edo hauskortasun egoeran daudenak, bide berri batean daude baita ere, ikasteko bidea egin behar dute, eta horretan lagundu nahi diegu.

10000€
100
Helburua: 10.000 €